Grilled Cheese

ExploreLog inSign up

EH Bildu

@ehbildu.bsky.social

82 Following6.3k Followers

Euskal ezkerreko independentiston mugimendu politikoa • Primera fuerza municipalista del país • Building the Basque Republic of equals

PostsRepliesMedia
@oskarmatute.bsky.socialOct 12, 2026, 9:21 AMReposted by @ehbildu.bsky.social

No sé cuántas horas habremos pasado juntos en Madrid, pero sí sé que nos hemos reído mucho. Incluso en los días más difíciles, cuando más falta hacía. Hay despedidas que cuestan, y esta será una de ellas.

Eskerrik asko guztiagatik, @mertxeaizpurua.bsky.social!

@mertxeaizpurua.bsky.socialOct 12, 2026, 9:19 AMReposted by @ehbildu.bsky.social

Bizitzako ziklo bat bete dut, eta egindako lanarekin harro hartu dut erabakia. Proiektua badago, taldea badago eta anbizioa badago. Erretiroa hartzera noa, baina ez naiz EH Bildutik erretiratuko. Asko dago egiteko. Herri honek merezi du, eta egin egingo dugu. Aurrera!

@mertxeaizpurua.bsky.socialOct 12, 2026, 9:20 AMReposted by @ehbildu.bsky.social

He completado una etapa de mi vida y tomo esta decisión con orgullo por todo el trabajo realizado. Hay proyecto, hay equipo y hay ambición. Me retiro, pero no me voy de EH Bildu. Queda mucho por hacer. Euskal Herria lo merece y lo vamos a hacer. Aurrera!

@ehbildu.bsky.socialOct 12, 2026, 7:22 AM

Larrialdi egoera honetara ekarri gaituztenek eta espekulatzaileei alfonbra gorria jarri dietenek ez dute etxebizitzaren arazoa konponduko. Ezberdinen arteko gobernantza eredu kolaboratiboak Gipuzkoa osora hedatzeko unea da.

@ehbildu.bsky.socialOct 11, 2026, 7:11 PM

Eskuzabaltasun mugagabea erakutsi duzu urteotan, eta ezker subiraniston ordezkari eta taldekide ezin hobea izan zara, sorterriko alkate makila hartu zenuenetik Kongresuko azken osoko bilkurara arte. Mila esker EH Bilduren komunitatea osatzen dugun guztion partetik!

@ehbildu.bsky.socialOct 11, 2026, 7:11 PM

Eskerrik asko bihotz-bihotzez Mertxe, urteotan Madrilgoa bezalako plaza zailean euskal herritarron ahotsa izateagatik, gure herriaren eskubide eta interesak adorez eta kemenez defendatzeagatik eta ultraeskuinaren erasoen aurrean sekula ez kikiltzeagatik.

@ehbildu.bsky.socialOct 11, 2026, 11:47 AM

Zintzotasuna, eredugarritasuna, umiltasuna, irmotasuna, lasaitasuna eta euskal herritarrei emandako hitza betetzea. Mertxe Aizpuruak ezin hobeto gorpuztu du politika ulertzeko eta egiteko beste modu bat. Mila esker guztiagatik! Elkarrekin urratutako bidean aurrerantzean ere fruituak emango ditu!

@ehbildu.bsky.socialOct 11, 2026, 6:22 AM

«Etxebizitzaren arloan nabarmena da EAJk galga lana egiten duela. Jendeak nekez ulertuko luke EAJk alokairu mugagabeen dekretuaren aurka bozkatzea. Esplikatu beharko dio euskal gizarteari zer dela-eta egiten duen eta zer interes dituen horretarako».

@ehbildu.bsky.socialOct 11, 2026, 6:22 AM

«Ez daukagu zalantzarik txikiena bloke erreakzionarioa nagusituz gero gure autogobernuaren, gure hizkuntza nazionalaren eta gure instituzioen kontra ekingo diotela».

@ehbildu.bsky.socialOct 11, 2026, 6:22 AM

«Mehatxua erreala da. Ez dugu espekulatuko edo fribolizatuko egoerarekin». «Ulergaitza egiten zaigu EAJren ekidistantzia eta jarrera espekulatiboa. Mehatxua ez da edonolakoa, eta horri aurre egin behar zaio, determinazioz».

@ehbildu.bsky.socialOct 11, 2026, 6:22 AM

🗞️ Arkaitz Rodriguez EH Bilduren Ekintza Politikoko idazkariari elkarrizketa BERRIA egunkarian: www.berria.eus/euskal-herri...

«Partida ez dago inondik inora galduta. Are, pentsatzen dugu berriro ere gelditu dezakegula bloke erreakzionarioa; Euskal Herrian ziurra da bataila irabaziko dugula».

@nereakortajarena.bsky.socialOct 10, 2026, 5:35 PMReposted by @ehbildu.bsky.social

Donostiak ezin du gure bizitzak zailtzen dituen inertzia horretan jarraitu. Ezin du jarraitu gazteak kanporatzen eta hemen geratzen garenak arrotz sentiarazten. Donostia bizigarria berreskuratuko dugu. Altxa gaitezen eta egin dezagun bidea elkarrekin! Lortuko dugu!

@nereakortajarena.bsky.socialOct 10, 2026, 5:34 PMReposted by @ehbildu.bsky.social

Donostiako alkate izan nahi dut arima duen Donostia berreskuratzeko. Haien auzoan bizi nahi eta ezin dutenen istorioak posible egiteko eta etxebizitza eskuragarria bermatzeko. Los mismos que han puesto Donostia en venta se presentan como salvadores, pero tienen un grave déficit de credibilidad.

@nereakortajarena.bsky.socialOct 10, 2026, 5:24 PMReposted by @ehbildu.bsky.social

Egitea. Ibiltzea. Oinak lurrean izatea. Entzutea. Konpromiso horiek agintzen dizkizuet Donostia donostiarrentzat berreskuratzeko. Itsasoko kostaldetik Urumeako ibarrera. Auzoz auzo eraiki, antolatu eta ehuntzen den Donostia anitz eta parte hartzailean sinisten baitut. Hau hasi besterik ez da egin.

@maddaleniriarte.bsky.socialOct 10, 2026, 2:22 PMReposted by @ehbildu.bsky.social

Zaila da hitzez adieraztea une honetan sentitzen dudana. Konpainera, kide, zenbat lagun partekatzen dugun proiektu honetan. Zuekin bai, zuekin bidea egiteko gogoz. Ilusioa bor-bor. Badatorren Gipuzkoa elkarrekin egiten jarraituko dugu! 🫰

@mertxeaizpurua.bsky.socialOct 10, 2026, 6:19 PMReposted by @ehbildu.bsky.social

Badatorrenari begira jarri gara gaur Donostian. Egindakoari eta egiteko dagoen guztiari. Aurrera egin nahi dugu: aurrera eskubideetan, aurrera bizi-baldintzetan eta aurrera herri moduan. Ez gara atzerapausoak gelditzera mugatuko. Plazera izan da oholtza jende hain ederrarekin partekatzea. Aurrera!

@mertxeaizpurua.bsky.socialOct 10, 2026, 6:14 PMReposted by @ehbildu.bsky.social

Partida dago, eta irabazi egingo dugu! Posible da eskuin muturrari irabaztea eta eskubide eta askatasunetan aurrerapausoak ematea. Azaroaren 11n, greba orokorrean. Azaroaren 14an, Bilboko kaleetan. Azaroaren 29an, hautetsontzietan. Gure amaren etxea defendatuko dugu, herri honek merezi duelako!

@ehbildu.bsky.socialOct 10, 2026, 5:53 PM

Partida dago, eta irabazi egingo dugu! Posible da eskuin muturrari irabaztea Eskubide eta askatasun gehiagoren alde borrokatzeak merezi duelako. Azaroaren 11n, greba orokorrean. Azaroaren 14an, Bilboko kaleetan. Azaroaren 29an, hautetsontzietan. Gure amaren etxea defendatuko dugu!

@ehbildu.bsky.socialOct 10, 2026, 5:16 PM

Gogotsu eta ilusioz beterik! Prest gaude Gipuzkoako gidaritza hartzeko gobernantza eredu kolaboratiboen eskutik, Donostia donostiarrentzat berreskuratzeko eta ultraeskuinari bidea ixteko. Ez garelako egindakoarekin konformatzen. Eskubideez ari garenean ez dagoelako erdibiderik.

@ehbildu.bsky.socialOct 10, 2026, 2:24 PM

¡Hay partido y lo vamos a ganar! Es posible ganar a la extrema derecha y merece la pena luchar por más derechos y más libertades. El 11 de noviembre en la huelga general, el 14 en las calles de Bilbo y el 29 de noviembre en las urnas. Gure amaren etxea defendatuko dugu! ✊

Older posts
Terms of UsePrivacy PolicyCommunity StandardsHelpGet the app

Grilled Cheese is a product of Village Compute

Version devBuilt at: 2026-10-12 02:39:10 EDT