Grilled Cheese

ExploreLog inSign up

BERRIA

@berria.eus

37 Following2.3k Followers

BERRIA egunkariaren kontu ofiziala.

PostsRepliesMedia
@berria.eusOct 11, 2026, 7:40 PM

«Faxismoaren eta estatuen autoritarismoaren aurka», manifestazioa egin dute Gazte Topagune Sozialistan.

@berria.eusOct 11, 2026, 7:35 PM

📊Erabaki da zein bertsolarik egingo duten aurrera Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan 👇
https://www.berria.e...

@berria.eusOct 11, 2026, 7:27 PM

«Faxismoaren eta estatuen autoritarismoaren aurka» manifestazioa egin dute Gazte Topagune Sozialistan. IASk eta GKSk aldarrikatu dute topagunea bezalako «ekimen masiboek» erakusten dutela «ondo egituratutako posizio iraultzaileak» hegemonikoak izan daitezkeela: «Sozialismoaren proiektu historikoa…

@berria.eusOct 11, 2026, 6:32 PM

🎬 Ikusgai dago 'Bertsolaritza: denboraren joanean irautea' dokumentalaren azken-aitzineko atala, laugarrena: Plazak. #txapelpekoak
https://www.berria.e...

@berria.eusOct 11, 2026, 6:02 PM

#txapelpekoak Nerea Elustondo nagusitu da Agurainen, eta zehaztu dira finalerdiak. 695,5 puntu lortu ditu garaileak, eta haren gibeletik sailkatu dira Pagonabarraga, Azpiroz, Laburu, Intxausti eta Idoate. Bi aste barru abiatuko da finalerdien txanda.

@berria.eusOct 11, 2026, 6:02 PM

Nerea Elustondo Plazaolak irabazi du Euskal Herriko Bertsolari txapelketako zazpigarren saioa, Agurainen.
#Txapelpekoak
https://www.berria.e...

@berria.eusOct 11, 2026, 5:10 PM

Bestelako gizarte bat dute martxan. Hainbat manifestarik bi aste daramatzate Madrilgo Puerta del Sol plazan kanpatuta, Maricarmen Abascalen etxegabetzea dela eta, etxebizitza krisiari eta beste hainbat auziri dagokienez zer eskari egin eta zer konponbide topatuko.

@berria.eusOct 11, 2026, 5:09 PM

Realak ez daki sufritu gabe irabazten. Txuri-urdinak 3-0 irabazten ari ziren 60. minutuan, baina Deportivoren bi golen eta Marinek ikusi duen txartel gorriaren ondorioz, azken unera arte lanean jarraitu behar izan dute.

@berria.eusOct 11, 2026, 5:06 PM

Txuri-urdinak 3-0 irabazten ari ziren 60. minutuan, baina Deportivoren bi golen eta Marinek ikusi duen txartel gorriaren ondorioz, azken unera arte lanean jarraitu behar izan dute.

@berria.eusOct 11, 2026, 4:40 PM

✍🏼 Iban Zaldua: 'Peter Gabrielen hiru disko'. Irakurri osorik, hemen 👇🏼

@berria.eusOct 11, 2026, 4:10 PM

Hotza hurbiltzen, eta biltegiak ezin bete. Europako Batasunak azken urteetako maila baxuenean ditu gas erreserbak. Nazioarteko gatazken ondorioz, garestitu egin da energia, eta orain zalantzan dago Bruselak neguari aurre egiteko adina baliabide izango dituen.

@berria.eusOct 11, 2026, 3:40 PM

Gailurretik zulora, pauso bakarrean. 'C'était ça ou mourir' eleberria ia osorik adimen artifizialaz idatzi izana leporatu diote Thelyson Orelien idazle, poeta eta kazetari haitiarrari. Hori aski ez, eta plagio salaketak heldu dira horren atzetik.

@berria.eusOct 11, 2026, 3:10 PM

Hitano hiztunak hezteko. UEUk eta Zirhikak ikastaro bat antolatu dute irakasleak hika aritzeko gaitu eta hitanoa ikastetxeetara eramateko: «Metodologia bat emango diegu, ikasleekin hitanoa landu dezaten». Urriaren 17an eta 24an egingo dute, Eibarren; jada izena eman daiteke.

@berria.eusOct 11, 2026, 2:40 PM

🗣 Joe Linahan. Irlandan jaio zen, baina 1980. urtean Euskal Herrira etorri zen bizitzera. Ingeles irakasle jardun zuen urte luzez. Mugalarien ibilbideen lanketan jarduten du. Euskal Herrian bizi diren irlandarren topaketetan ere parte hartzen du.

@berria.eusOct 11, 2026, 2:10 PM

Euskal poeta bizien kluba. Gaur egun, gutxienez poesia liburu bat kaleratua duten 303 poeta ditu euskarak. Hamarkadaz hamarkada gora egin du bai argitalpen kopuruak, bai eta idazle multzoak ere; hala ere, adituek beheraldian ikusten dute generoaren garrantzi sinbolikoa.

@berria.eusOct 11, 2026, 1:40 PM

✍🏼 Ana Arsuaga: 'Zinemaldia II'. Irakurri osorik, hemen 👇🏼

@berria.eusOct 11, 2026, 1:10 PM

Madrildik datorren olatua Euskal Herriratzea xede. Joan den asteburuan mobilizazio jendetsuak antolatu ostean, greba orokorra izango da etxebizitzaren arloko sindikatuen hurrengo erronka. Abagunea baliatu nahi dute «Euskal Herrian ere etxebizitzaren aldeko borroka elikatzeko».

@berria.eusOct 11, 2026, 12:44 PM

Euskal pilota selekzioa Munduko Txapelketara bidean da. Euskal selekzioa lehen aldiz ariko da Munduko Txapelketa nagusi batean, Argentinan eta Uruguain. Loiuko aireportuan agurtu dituzte pilotariak.

@berria.eusOct 11, 2026, 12:40 PM

✍🏼 Oihana Arana: 'SOS'. Irakurri osorik, hemen 👇🏼

@berria.eusOct 11, 2026, 12:10 PM

🗣 Arkaitz Rodriguez. Etxebizitzaren auzia agendaren erdigunean dela eta, Rodriguezek uste du badagoela aukera «bloke erreakzionarioa» garaitzeko. Hain zuzen, nabarmendu du asko dagoela jokoan Espainiako Gorteetarako bozetan.

Older posts
Terms of UsePrivacy PolicyCommunity StandardsHelpGet the app

Grilled Cheese is a product of Village Compute

Version devBuilt at: 2026-10-11 19:07:23 EDT