Grilled Cheese

ExploreLog inSign up
Terms of UsePrivacy PolicyCommunity StandardsHelpGet the app

Grilled Cheese is a product of Village Compute

Version devBuilt at: 2026-10-11 23:30:56 EDT

Explore

PostsPeople
LatestRanked
Load more
@txifliti.bsky.socialSep 26, 2026, 7:59 AM

NASAk, #Crew14 misioko behin betiko eskifaia iragarri du:
- Komandantea: 🇺🇸 Kayla Barron ( #Crew3 ). NASA
- Pilotua: 🇺🇸 Chris Birch. NASA
- Misioko espezialista: 🇯🇵 Makoto Suwa. JAXA
- Misioko espezialista: 🇷🇺 Arutyun Kiviryan. ROSCOSMOS

#Espazioa

Irudian ezkerretik eskubira: Arutyun Kiviryan, Christina Birch, Kayla Barron eta Makoto Suwa.
@txifliti.bsky.socialSep 25, 2026, 4:52 PM

Atzo #B21/ #S41 #Starship -a, propelenteen karga-proba bete zuen (WDR). Gaur Starship-a #SuperHeavy -tik banandu dute. Ez dakigu zergaitia.

🇨🇮 Boli Kosta #Artemisa akordioetara batu da. Akordioak sinatu dituen 75. herrialdea da.

#Espazioa

@txifliti.bsky.socialSep 24, 2026, 1:38 PM

Azken jaurtiketak:

CALT-en #CZ8A Y11 suziria, #Guowang konstelazioko 9 sateliterekin (26. taldea).

SAST-en #CZ6A Y13 suziria, #Yaogan40 hiru sateliterekin (4. taldea).

Kroazia #Artemisa akordioetara batu da. Akordioak sinatu dituen 74. herrialdea da.

#Espazioa

Wenchang-eko gune espazial komertzialeko Lehenengo Jaurtiketa Gunea (LC-1) izan da jaurtiketa lekua.Taiyuango Sateliteen Jaurtiketa Zentroaren 9A jaurtiketa gunetik egin zen jaurtiketa.
@txifliti.bsky.socialSep 23, 2026, 3:03 PM

#Crew13 misioa urriaren 1ean jaurtiko da.

Starlab Spacek eta ESAk Asmo Gutun bateratua sinatu dute, #Starlab Espazio Estazioa erabiltzeko aurretiazko baldintzak ezarriz.

#Espazioa

@txifliti.bsky.socialSep 23, 2026, 3:03 AM

Albania #Artemisa akordioetara batu da. Akordioak sinatu dituen 73. herrialdea da.

Astelehenean #Juice zunda, #Lurra -ren gainetik igaroko da grabitatezko maniobra eginez, #Jupiter -erako bidean.

#Espazioa

@txifliti.bsky.socialSep 22, 2026, 4:50 PM

Aire, Espazio eta Ziberespazioaren Konferentzian, Jared Isaacman-ek baieztatu du bi astronauta italiar Ilargiaren gainazazalera joango direla, Italiak NASAren etorkizuneko ilargi-baserako modulu bizigarri bat garatzeko konpromisoa hartu ondoren.

#Espazioa

"5 mila milioi dolar baino gehiago inbertitzen ari dira lehenengo bizitegi-moduluetako bat eraikitzeko", esan zuen Isaacmanek. "Ilargiaren azalera iritsiko den lehenengo benetako bizitegi-modulua izango da, ziurrenik. Eta horren ondorioz, bi astronauta italiar ikusiko ditugu Ilargiaren gainazalean ".
@txifliti.bsky.socialSep 20, 2026, 4:37 PM

Gaurko jaurtiketak:

#Falcon9 suziri baten #Starlink15 -27 misioa, #B1093 -17 propultsatzailea erabiliz, 27 sateliterekin.

#Kinetica1 ( #Lijian1 ) Y18 suziria #QinLing -01, 02 eta beste 7 sateliterekin.

#Espazioa

B1093 propultsatzailea 17garren aldiz jaurti da, bere aurreko jaurtiketatik 43 egunetara. Vandenberg-eko 4E Espazio Jaurtiketa Konplexua (SLC-4E) izan da jaurtiketa gunea. Lurreratzea, "Of Course I Still Love You" portu aeroespazialeko plataforma autonomoan izan da, Ozeano Barean.Jiuquango sateliteak jaurtitzeko zentroan dagoen Hego Jaurtiketa Konplexuaren 130 (LS-130) plataforma komertziala izan da jaurtiketa gunea.
@txifliti.bsky.socialSep 20, 2026, 9:19 AM

Aurreko egunetako jaurtiketak:

#Soyuz2.1a/Fregat-M suziri bat, #GlonassK1 -20 satelitearekin.
#Electron/Curie suziri bat, #StriX -10 satelitearekin.
#CZ2D Y104 suziria, #PIESAT2 -13, 14, 15 eta 16 sateliteekin.

#Espazioa

Plesetsk Kosmodromoko 43/3 gunea izan da jaurtiketa lekua.Jaurtiketa, Zeelanda Berriko Māhia penintsulako Portu Espazialeko Rocket Lab-en 1B Jaurtiketa Konplexutik (LC-1B) egin da.Taiyuango Sateliteen Jaurtiketa Zentroaren 9 jaurtiketa gunetik (LC-9) egin zen jaurtiketa.
@txifliti.bsky.socialSep 19, 2026, 8:56 PM

#ProgressMS35 zamaontzia Nazioarteko Espazio Estazira egokitu da UTC 13:44tan.
1.177 tona zama, 842 kg erregai, 420 kg ur eta 50 kg oxigeno eraman ditu.

#Espazioa

@txifliti.bsky.socialSep 19, 2026, 7:12 AM

NASAk hiru misio gehiago kontratatu ditu SpaceX-eri Dragon espaziontzian, kontratuaren aldaketa baten bidez, 946 milioiengatik. Hauek #Crew15, #Crew16 eta #Crew17 misioak izango dira.

#Espazioa

Irudian, Crew-10 misioaren jaurtiketa Nazioarteko Espazio Estaziora 2025eko martxoak 14an.
@txifliti.bsky.socialSep 18, 2026, 9:31 PM

Sophie Adenot ESAko astronautak, #EuroSuit jantzi espazial berriari buruz hitz egin zuen 2026ko irailaren 16an Nazioarteko Espazio Estaziotik egindako prentsaurreko batean. Badirudi oraindik hobekuntzak egin behar direla.

#Espazioa

@txifliti.bsky.socialSep 18, 2026, 10:05 AM

VSS #Unity -k, 34. hegaldia osatu du, pilotuak eta operazio-ekipoak prestatzen dituena espaziontziaren hegaldi-proben programa berrirako.

Atzo, #Crew13 -ko eskifaiak berrogeialdia hasi zuen jaurtiketa baino lehen. Jaurtiketa urriaren hasierarako programatuta dago.

#Espazioa

@txifliti.bsky.socialSep 17, 2026, 9:24 PM

SpaceX-ek NASAri esan omen dio Crew Dragon kapsula 2030erako edo lehenago kendu nahi duela zerbitzutik. Espaziontzia da gaur egun NASAri astronautak orbitara garraiatzeko sistema eragile bakarra.

#Starship -aren jaurtiketa berriro atzeratu da. Orain, irailaren 28ra.

#Espazioa

@txifliti.bsky.socialSep 17, 2026, 9:22 AM

Gaur egon diren jaurtiketak:

#CZ12 Y8 suziria, #Guowang konstelazioko 9 sateliterekin (25. taldea).

#Falcon9 suziri baten #USSF -259 misioa, #B1097 -13 propultsatzailea erabiliz.

#Kuaizhou11 Y3 suziria, #SpaceTY -51 eta 52 sateliteekin.

#Espazioa

Wenchang-eko gune espazial komertzialeko 2garren Jaurtiketa Gunea (LC-2) izan da jaurtiketa lekua.B1097 propultsatzailea 13garren aldiz jaurti da, bere aurreko jaurtiketatik 29 egunetara. 
Vandenberg-eko 4E Espazio Jaurtiketa Konplexua (SLC-4E) izan da jaurtiketa gunea. Lurreratzea, "Of Course I Still Love You" portu aeroespazialeko plataforma autonomoan izan da, Ozeano BareanJiuquango sateliteak jaurtitzeko zentroan dagoen Hego Jaurtiketa Konplexuaren 95A (LS-95A) plataforma komertziala  izan da jaurtiketa gunea.
@txifliti.bsky.socialSep 16, 2026, 9:48 PM

Azken jaurtiketak:

#Gravity1 Y3 suziria, , #Qianfan konstelazioko 8 satelite eta beste satelite batekin.

#Soyuz2.1b suziri bat, #ProgressMS35 zamaontziarekin.

Sophie Adenot-ek irailaren 2an bere 200 egunak espazioan ospatu zituen, espazioko pastel batekin.

#Espazioa

Jaurtiketa, Itsaso Horitik egin da.Baikonur Kosmodromoko 31/6 gunea izan da jaurtiketa lekua.
@txifliti.bsky.socialSep 16, 2026, 10:27 AM

Txinak, #ChangE8 misioa aldatuko du ilargiaren programaren berrantolaketaren erdian. Bere zama erabilgarri zientifiko eta teknologikoak 2030-2031rako beste misio batzuetan banatuko dira. #ChangE7, seriaren azken misio robotikoa izan liteke.

#Espazioa

@txifliti.bsky.socialSep 15, 2026, 9:14 PM

#Starship -aren #IFT14 hegaldi-probaren lehen NOTAMak Ozeano Barean itsas lurreratze bat dagoela adierazten du, Txiletik gertu. Ia 10 orduko misioa espero da, 26 Starlink V3 satelite orbitan jarriz.

#Espazioa

@txifliti.bsky.socialSep 15, 2026, 10:46 AM

Azken jaurtiketak:

#Falcon9 suziri bat, #B1080 -29 propultsatzailea erabiliz, #O3bmPOWER -11, 12, 13 sateliteekin.

#VegaC suziri bat #Sentinel -3C eta #FLEX sateliteekin.

#Zhuque2E Y7 suziria, #Qianfan konstelazioko 10 sateliterekin (15. satelite taldea).

#Espazioa

B1080 propultsatzailea 29garren aldiz jaurti da, bere aurreko jaurtiketatik 61 egunetara. Cañaveral lurmuturreko 40. Espazio Jaurtiketa Konplexua (SLC-40) izan da jaurtiketa gunea. Lurreratzea, "A Shortfall of Gravitas" portu aeroespazialeko plataforma autonomoan izan da, Ozeano Atlantikoan.Guyanako Espazio Zentroko Vega Jaurtitzeko Konplexua (ELV) izan da jaurtiketa gunea.Jiuquango sateliteak jaurtitzeko zentroan dagoen Hego Jaurtiketa Konplexuaren 96A (LS-96A) plataforma komertziala  izan da jaurtiketa gunea.
@txifliti.bsky.socialSep 14, 2026, 9:49 PM

#Starship -aren #IFT14 hegaldi-proba 22ra atzeratzen da.

Djibuti #Artemisa akordioetara batu da. Akordioak sinatu dituen 72. herrialdea da.

#ProgressMS35 zamaontziaren jaurtiketa asteazkenerako, hilaren 16an, aurreikusita dago.

#Espazioa

@txifliti.bsky.socialSep 12, 2026, 6:57 PM

Nazioarteko Espazio Estazioa-ren egungo egitura:

#Crew12
#CygnusNG24
#ProgressMS34 ( #Progress95 )
#SoyuzMS29

#75Espedizioa #Espazioa